Comisiones Obreras de Navarra | 27 abril 2024.

1º Mayo 2024

Sindikatuok Nafarroako Parlamentuko erregistroan aurkeztu ditugu Tokiko Maparen erreformari egindako proposamenak

    13/12/2018.
    FSC

    FSC

    Azken bi urteotan Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legea eztabaidatzeko prozesu “parte hartzailea” egin du. Egia da prozesu irekia izan dela, erakunde ezberdinetako hautetsiekin, baita herritarrekin ere, hainbat bilera eta batzar eginez. Baina egia da, baita ere, ez dela neurri berean kontatu eremu honetan lan egiten duten pertsonekin edo hauen ordezkaritza sindikalekin.

    Eremuko sindikatuekin Tokiko Mapa deitu zutenaren gainean hausnarketak konpartitzeko bilera batzuk egin ziren. Baina sindikatu ezberdinek geure burua behartuta ikusi genuen bilera horiek eskatzeko une batzuetan, eta prozesuaren amaieran guk egindako ekarpenak ez ziren apenas aintzat hartuak izan.

    LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, funtsean gure ekarpenetan bat etorriz, adierazi behar dugu hau ez dela eremuan lan egiten dugun pertsonen legea eta, hortaz, horren kontra agertu behar dugula eta Legebiltzarraren aurrean, une honetan legea dagoen tokian, gure proposamenak aldarrikatzen segitu behar dugula.

    Lau sindikatu hauek legeak hurrengo arloetan bermeak eskaintzea aldarrikatzen dugu:

    Enpleguari eustea eta plantillen egonkortasuna. Zerbitzuen berrantolaketak inolaz ere ez ekartzea kanporatzerik eta, izatekotan, joera zerbitzuen kalitatea hobetzea izatea, plantillak mantenduz edo handituz.Zerbitzuen pribatizazioari EZ eta pribatizatuaren lehengoratzea.Negoziazio Kolektiborako Eremu baten sorrera, non langile guztien lan baldintzak negoziatu ahal izanen diren, Toki Administrazioetan lan egiten duten pertsona guztientzako lan baldintza duin minimo batzuk bermatzeko.

    Prozesu honetan zehar ekarpenak egin ditugu, hala bilateraletan nola Sindikatuen Mahaian. Alabaina, Toki Administrazioak ez du apenas aintzat hartu gure proposamenak eta horien eragina Eskualdeen eremura mugatzen da. Horregatik, Lege Proiektua Legebiltzarrean aurkitzen den unean, alderdiei gure aldarrikapenak beraienak egitea eskatzen diegu eta eremu honetan lan egiten dugun pertsonak lege honek babestu gaitzan egin dezatela.

    TOKI ADMINISTRAZIOAREN BERRANTOLAKETA BAI

    BAINA LANGILEON LAN BALDINTZAK ETA ENPLEGUA BERMATUZ