Comisiones Obreras de Navarra

Comisiones Obreras de Navarra
CCOO Navarra

lunes 11 de septiembre de 2017

NUPen medikuntza fakultatea irekitzea eskatzen du CCOO-ek

  • Erabakia, ahalik eta lasterren hartzea eskatzen du.

UPNA

UPNA

~~Gaur, CCOO-ek Unibertsitate Publikoan medikuntza ikasketak egoteko pausuak azkartzea eskatu du. Nafarroako Parlamentua eta errektorea honen aldekoak direla kontuan hartuz, sindikatuak adostasuna zabala eta behar soziala agerikoa dela azpimarratu du. Horregatik sindikatuaren iritziz, 2018ko aurrekontuetan nahikoa den partida ekonomikoa sartu behar da.

Kurtso parlamentario gehienetan medikuntza ikasketen aldeko deklarazioak eta mozioak aprobatzen dira, baina horien aldeko pausuak ez dira ematen. Horregatik CCOO-ek konpromisoa eta bizkortasuna eskatzen du.

Garrantzitsua da medikuntza ezartzea, honek osasun publikoa indartu eta gure unibertsitate publikoaren eskaintza erakargarriagoa egingo duelako.

Ildo honetan, hausnarketa sakona, gastua neurtzea eta zailtasunak aintzat hartzea beharrezkoa dela adierazi du CCOO-ek. Hau dena kontuan hartuz, begi bistakoa da medikuntza ikasketak izango duen eragin sozial eta ekonomikoa. Alde askotatik ikusita, inbertsio eraginkorra izango da, horregatik dudarik gabe honen aldekoak gara.





 

NUPen medikuntza fakultatea irekitzea eskatzen du CCOO-ek

lunes 11 de septiembre de 2017

Áreas temáticas relacionadas

Información - Noticias