Comisiones Obreras de Navarra

Comisiones Obreras de Navarra
CCOO Navarra

miércoles 21 de junio de 2017

CCOO-ek sindikatu guztiek eztabaida gune instituzionaletan parte hartzea proposatuko du, elkarrizketa soziala indartzeko

Gobernu honen kontrako protestak indartzea eskatuko du

Elkarrizketa soziala
Elkarrizketa soziala indartzeko, normaltasun osoz, sindikatu guztiak eztabaida gune instituzionaletan parte hartzea eskatu du CCOO-ek. Sindikatuarentzat garrantzitsua da memento sozial eta ekonomiko honetan, guztiok arduraz jokatzea.

Historikoki elkarrizketa soziala ona izan da lan baldintzak indartzeko. Ildo honetan sindikatu guztiak eztabaida gune guztietan parte hartzea beharrezkoa da.

Presio eredu bezala CCOO-ek akordioa eta aldarria batu egin du, orain arte eredu eragingarria izan da. Gure iritziz enplegua, eskubideak eta babes soziala mantentzeko oinarria akordioa eta protesta da. Bakarrik gatazkarekin ez dugu aurreratuko, horregatik CCOO-ek aldarrikapen zorrotza, negoziaketa eta akordiorekin batzen du.

Blokeen kulturarekin amaitu nahi dugu, orain arte eman den enfrentamendua txarra izan da. Bide horretan guztion parte hartzea beharrezkoa da. Askotan gure arteko ezberdintasunak artifizialki areagotu egin dira. Guk uste dugu elkarrizketa soziala ematen diren eztabaida guneak mantentzea interesgarria dela, hor erakunde eta sindikatuen arteko elkarrizketa ematen delako. Jada lan toki askotan normaltasunez, murrizketen kontra gure indarrak batzen ditugu.

CCOO-entzat eztabaida gunearen izena ez dauka garrantzirik, guretzako gehiengo sozialaren alde egitea da  interesgarriena, eta horretan sindikatu guztiak aho batez eta arduraz egon behar gara.
 
Borroka sindikala

Batez ere talde gutxietsien kontra jo du krisiak. Horregatik soziala eta klasekoa den sindikatua izatea garrantzitsua dela uste dugu.

Erabakitze eremua txikia den heinean, gure indarra ere txikia izanen da. Aberastasuna eta boterea esku gutxietan dago, horren ondorioz hemengo langileen arazoak beste herrialdeetako langileen arazoen antzekoak dira.
Kapitala, urruna eta esku gutxitan, bataila guztiak irabaziko ditu, gure ikuspuntua internazionala ez bada.   
Egoera sozial jasangaitza bizi dugu, honekin batera zailtasun ekonomikoak ikaragarriak dira eta ustelkeriaz beteta dagoen gobernua pairatzen dugu.

Horregatik argi daukagu, politika hauei aurre egiteko, borroka sindikala indartu behar dugula. Demokraziaren birsortzea beharrezkoa da eta hori PP-k gobernutik kanpo badago lortuko dugu.

Milaka pertsona bazterretan usten duen Europa zuhurraren aurrean, guk jendea eta eskubideen Europa proposatzen dugu. Mugak itxi eta errefuxiatuak kanporatzen dituen Europaren aurrean, elkartasuna eta baloreen Europa nahi dugu. Austeritatea eskatzen dizkiguten erakunde internazionalen aurrean, babes sozialerako gobernuak nahi ditugu.

CCOO-en garai berri honetan, egoera hobetzeko gogor borrokatuko dugu, bidegabekeria agertzen denean, hor egongo gara CCOO-eko militanteak.

Bestelako ekonomia behar dugu, eta bide horretan sekulako garrantzia du sindikalismoak, botereari aurre egiteko instrumentu indartsuena delako. Horretarako batasun sindikala eta sozialean sakondu behar dugu. 

CCOO-ek sindikatu guztiek eztabaida gune instituzionaletan parte hartzea proposatuko du, elkarrizketa soziala indartzeko

miércoles 21 de junio de 2017

Áreas temáticas relacionadas

Información - Noticias
Áreas - Acción Sindical - Actualidad