CCOOk elkarretaratzea deitu du Conforama Iruñearen aurrean, denda gaueko 12ak arte irekitzeko erabakiaren aurka

  • Mercadona, Zara, El Corte Ingles, Ikea eta Eroskiko langileek bat egin dute deialdiarekin, "Bizitzeko ordutegi bat" lelopean.
  • CCOOko Zerbitzuen Federazioak bezeroei dei egiten die ordutegi horretan kontsumitu ez dezaten eta abusu horretan lagundu ez dezaten.

09/01/2020.
Conforama

Conforama

CCOOk elkarretaratzea deitu du biharko, 19:00etan, Conforama Iruñearen atarian, "Bizitzeko ordutegi bat" lelopean, gehiegizko ordutegien aurka protesta egiteko. Mercadona, Zara, El Corte Ingles, Ikea eta Eroskiko langileek bat egin dute deialdiarekin

Sindikatuak salatu duenez, Conforamak aldebakarreko erabakia hartu du bihar, gaueko 12ak arte, Iruñeko eta Vianako dendak irekitzeko, eta, gainera, ordu horretan bertan joaten diren bezeroak sarituko ditu.

CCOOren iritziz, ezin diegu saltoki handiei bizitza denbora kentzen utzi, ez da ezinbestekoa denda bat gaueko 12ak arte irekitzea, eta askoz ere gutxiago da ordu horretan kontsumitzea.

Marka handien gehiegikerien aurkako pultsu hori erabakigarria dela azpimarratu du sindikatuak, etorkizunean gehiegizko ordutegi eta irekiera batzuk zehaztu ditzakeelako.

Horrez gain, enpresak salmenta sustatu nahi du ordutegi komertzial horretan, eta kartelak zabaldu ditu bertan: 22:00etatik 24:00etara egiten diren 500 euroko erosketa bakoitzeko, 100 euro oparituko zaizkio bezeroari. Horrekin pozik ez, 100 euro horiek saltzaile bakoitzaren salmenta zifratik deskontatzen dira.

Josu Ros Nafarroako CCOOko Zerbitzu Federazioko idazkariak honela adierazi du ekimen hori: "Lotsagarria, Conforamak gonbidatzen du, eta langileek ordaintzen dute erronda. Onartezina da kontziliazioa eragozten duten eta plantillen eskubideak larriki kaltetzen dituzten ordutegi horiek sustatzea. Gainera, inolako interes komertzialik ez duten ordutegiak dira, eta kosta ahala kosta saihestu beharko lirateke. "

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.