Sedenako batzordeak grebara deitu du enpresan urriaren 8, 9 eta 10ean

  • Geldialdiaren helburu nagusiak bi dira: murrizketak geldiarazi, gehien bat garbiketaren arloan eta kultur arloko lan-baldintzak hobetzea

09/10/2019.

SEDENA-ko enpresa batzordearen ustez (ELAko 9 ordezkariekin, CCOO-eko 4 eta UGT-ko 4), lan-baldintzen etengabeko okertzearen ondorioz eta enpresarekin akordio batetara ailegatzeko ezintasunaren aurrean, greba izango da tresna baliagarri bakarra.

Greba hau bultzatu duen azkenengo arrazoia argia da: Civivox-eko garbitzaileen soldata eta jardunaldiaren %5 eta %19-aren arteko beherapena, Iruñeako Udalak eskainitako kontratu batetara aurkeztu delako, lan baldintzek behera egiten zuten arren.

Murrizketa honen aurrean, batzordeak alor honetako zinegotziak duen ardura ere salatu nahi dugu, Fermin Alonso izenekoa. Langileen ordezkariekin biltzeko gure eskaerari uko egin dio, nahiz eta zerbitzu hauen arduraduna bera den eta enpresak honetan justifikatu duen bere erabakia.

Horretaz gain, eremu kulturalean (hiritar zerbitzuak, kultur etxeak, ludotekak, liburutegiak, museoak, etab.) jarduten duten langileentzako akordio baten aurrerapen falta ere salatzen dugu. Enpresa-batzordeak kolektibo honen lan-baldintzak hobetu nahi ditu, bereziki aspektu hauetan: soldata baxuak (hamarkada oso bat izoztutak egon direnak kasu batzuetan) horienaganako murrizketak soldata zein jardunaldietan, jardunaldi partzialak... Enpresak, orain arte, ez die aldarrikapen hauei erantzunik eman, nahiz eta egoera ekonomiko osasuntsuan dagoen.

Azpimarratzekoa da zerbitzu honen gehiengoa esparru publikoko azpikontratazioa dela. Horregatik, administrazioei eskatzen diegu kontratuen inguruko legea errespetatzeko eta eskaintzak ateratzen dituenean, langileen jardunaldi eta lan-baldintzak errespetatzeko. Honekin batera, mugitzen ari diren langileen greba-eskubideari errespetua eskatzen dugu.

Hiru greba-egun hauek hasierako mobilizazioa izango dira, etorkizunean langileriaren eskaerei erantzun egokia ematen ez bazaie, hauekin jarraitzeko asmoa azpimarratzen dugularik.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.