Comisiones Obreras de Navarra | 19 abril 2024.

1º Mayo 2024

Hainbat sindikatuk errefuxiatu eta migranteen inguruko europar politikek giza eskubideak bermatzea eskatzen dute

  • Guztira 20 enpresa-batzorde baino gehiago atxiki zaizkio ekimen honi

03/05/2019.
Refugiados

Refugiados

 

Hainbat sindikatuk errefuxiatu eta migranteen inguruko europar politikek giza eskubideak bermatzea eskatzen dute

CCOO, ELA, LAB, CGT, STEILAS eta ESK sindikatuek larunbatean Iruñean eta igandean Durangon burutuko den “Herrien besarkada” ekimena babesten dute.

Pertsona migranteei buruzko estereotipoak eta gezurrak sustatzen dituzten diskurtsoak salatu dituzte sindikatuek.

CCOO, ELA, LAB, CGT, STEILAS eta ESK sindikatuek, europar estatuei eta instituizoei, gerratik, fanatismotik eta gosetik ihes egiten duten pertsonei babesa ematea eskatu diete. Sindikatu hauen iritziz, onartezina da euren bizitza baldintza duin batzuetan bizi nahi duten milaka pertsona Europako ateetan geratzea egoera jasangaitzak pairatzen, instituzio europarrek ezer egiten ez duten bitartean.

Milaka pertsona bide ertzean uzten dituen Europa baten ordez, sindikatuek jendearen eta giza eskubideen Europa proposatzen dute.Harresiak itxi eta milaka errefuxiatu kanpoan uzten dituen Europa bat beharrean, elkartasuna eta baloreak sustatzen dituen Europa bat. Austeritate gehiago eskatzen duten Nazioarteko erakundeen ordez babes soziala ematen dituzten gobernuak.

Hau guztiagatik, hurrengo larunbatean, eguerdiko 12etan “Herrien besarkada” ekimenaren esparruan dagoen kontzentrazioan masiboki parte hartzeko deia egiten dute.

Baieztatu duten moduan, migrazioko eta asiloko Europako politikek, pertsona migratzaileen eta errefuxiatuen giza eskubideak errespetatu ordez, milaka pertsonetako bizitza arrisku larrian jarri dute, haietako asko emakumeak eta umeak, Mediterraneoa hobi komun bat bihurtuz non 25000 pertsona baino gehiago bizitza galdu dute azken 15 urteetan.

Sindikatuek harrerarako neurriak era azkar eta eraginkorrean abiaraz daitezela exijitzen dute. Halaber, giza eskubideei babesa eta sostengua ematen jarraitzeko konpromisoa hartzen dute, antolatutako sozietate zibilarekin elkarlanean errefuxiatuen egoeraren salatuz eta sentsibilizazioa landuz.

Azkenik, pertsona migratzaileen kontra estereotipo eta gezurrei adore ematen dien diskurtso xenofoboen aurrean kezka erakutsi dute. Laguntzak bereganatzen dutela, era irregularrean egiten dutela lan edota lanik egin nahi ez dutela idei faltsuak dira eta jarrera aurrezentzuduneko sinboloa izateaz gain, bidegabeak eta oso kaltegarriak dira pertsona migratzaileko taldearentzat.

Guztira 20 enpresa-batzorde baino gehiago atxiki zaizkio ekimen honi, bestek beste: VW Navarra, TRW, Ingeteam, Jardines Pamplona, Caprabo, Huerta de Peralta, CINFA, Florette, Idifarma, Modendelez, Caixabank, Santander, BBVA, Administrazio Nukleoaren Pertsonal Batzordea, Fundación Varazin, Nuevo Futuro, Papelera de San Andrés, Viscofan, Bertako, Sedena, Canasa, Dornier, Kappa Smurfit Sangüesa eta Las Hayas.