Comisiones Obreras de Navarra | 29 marzo 2024.

TASUBINSAN lan baldintzak mantenduko dira lortutako akordioari esker

    02/08/2018.

    Tasubinsak Ilunion-i arropa-garbitegia saltzeko iragarpena egin eta gero, prekarizazio prozesu larri baten arriskuaren aurrean geundela ikusia, lan zentroaren langileen zein enpresa komitearen aho bateko bozkekin, GREBA MUGAGABEA deitzea erabaki zen, honako helburuekin:

    Langileen berkokapena Tasubinsan.Behin-behineko lan kontratuen eguneratzea, mugagabeak bihurtuz.Kategorien eguneratzea.Salmentaren osteko lan baldintzen bermea.

    Tasubinsa zein Ilunion-en zuzendaritzekin izandako elkarrizketen ostean, honakoa lortu dugu helburu bakoitzari dagokionez:

    Aniztasun funtzional psikikoa duten 6 langileen berkokapena Tasubinsan.2017ko urtarrilak 1 baino lehenago behin-behinean kontratatutako 11 langileen kontratuen eguneratzea, mugagabe bihurtuz. Hala nola, Ilunionek behin-behinean geratzen diren 8 langileen kontratuak mugagabe bihurtzeko konpromisoa hartu du, behin-behineko gehienezko epeak amaitzerakoan.Gidari baten kategoriaren eguneratzea. Baita banatzaile funtzioak egiten dituztenentzako onarpen zein ordainsariaren eskubidea.Salmentaren osteko lan baldintzen bermea. Aurrerantzean, eta negoziazio baten ondorioz lortutako akordio bat izan arte, arropa-garbitegian izango diren lan baldintzak, gaur egun indarren direnak izango dira, bai oraingo langile zein etor daitezkeentzat ere.

    Akordio honen balorazio pozgarria egiten dugu, helburu gehienak lortu ditugu eta lan baldintzen prekarizazio arriskua desagertu delakoan gaude. Horrela, lan baldintzak eguneratu eta hauen bermea lortu egin da, orainaldian zein etorkizunari begira. Lorpen guzti hauek posible izan dira langileek GREBA MUGAGABEA deitzeko erakutsitako ausardia, esfortzu zein prestutasunagatik, horrela akordioa lortu ostean, langile batzarrean bozkatua eta aho batez onartua izan eta gero, GREBA deialdia bertan behera gelditu da.