Comisiones Obreras de Navarra | 29 marzo 2024.

Eragile sozialek konstituzioa aldatzeko ekimena martxan jarri dute

    Indarrak batzeko ordua heldu da Konstituzio berri bat exijitzeko, lehendabizi bidezko soldata, lan finkoa eta etxebizitza duina bermatzen ahalbidetzen lagunduko duena

    23/01/2018.
    Eragile sozialek

    Eragile sozialek

    “KONTITUZIO BERRI BATEN ALDEKO ASANBLADA”-ren manifestua

    Espainiako egoera politikoa gainezartzen diren krisi ugarirengatik markaturik dago eta 1978ko konstituzioa kolokan jarriz. Lehenik eta behin lan-egoera eta egoera soziala azpimarratu beharko genuke, 2008ko krisia esaten diotenetik datorrena eta honen irteera langile-klasearen bizkarrera lortzen ari dena, ez bakarrik langabezia eta prekarietatearen bidez, baizik eta osasungintzan, hezkuntzan eta beste zerbitzu publikoetan murrizketak eginez ere. Horretarako, PSOE-k, PP-k eta UPN-k konstituzioaren 135. artikulua erreformatu zuten eta Zapateroren eta Rajoyren gobernuekin lan-erreformak egin zituzten. Honi, askatasunen murrizketa, ustelkeria, instituzio publiko eta justiziarenganako mesfidantza gehitu beharko genioke. Azkenik, Kataluniako krisiari emandako irtenbide autoritarioa, urriaren 1ean ikusi genuen, eta geroago, 155. artikuluaren ezarpenarekin.

    1978ko konstituzioa akabaturik dagoela egiaztatzen ari da, eta hauxe babesten dutenak, monarkiaren kasuan bezala; 155. artikulua aplikatzeko beharraren defentsan PP-ren bozeramaile dena; haiek berak, herrialde honentzako arazo bat bilakatzen ari dira, ahaleginak eginez klase herrikoiek ordain dezaten beraien gaitasun eza osoa. Baita merkatuen abarizia, Europar Batasunaren edo Espainiako gobernu eta zenbait autonomien legislazioaren bitartez adierazten dena.

    Kapitalismoa Espainian beste hamarkada batez tinkatzen saiatzen ari da, beraien irabaziak handiagotzen ahalbidetuko dien, kualifikazio eta soldata baxuko eta eskubide sozial eskas batzuetan oinarritzen den eredu sozial eta ekonomiko bat mantenduz. Arlo instituzionalean, lurralde-eredua bakarrik aldatzen duten Erreforma Konstituzional bat egin nahi dute, zentralismoa indartuz seguraski, hedabideak erabiliz -oligopolio gutxi batzuen eskuetan daudenak- eztabaida bakar bezala nazionalismo katalana, euskalduna edo espainiarra ezartzeko. Horrekin, zein bere banderaren azpian, langile-klasearen arazoak ezkutatu nahi dituzte eta burgesia ezberdinen ardurak, zeintzuk beti elkarren arteko babesa eman diotenak batak besteari, hamarkadetan zehar ikusi izan dugun bezala eskuin euskaldun eta katalanak bipartidismoak aurkezturiko Estatuko Aurrekontu Orokorrei emandako botoen bidez, guztien ustelkeriak tapatuz eta ahaztuz. Ideia nazionalistenganako errespetu handienetik, bakarrik Estatu mailako Haustura Aldaketa batek ahalbidetuko du herrien autodeterminazio askea.

    Indarrak batzeko ordua heldu da Konstituzio berri bat exijitzeko, lehendabizi bidezko soldata, lan finkoa eta etxebizitza duina bermatzen ahalbidetzen lagunduko duena. Baita gizarte heteropatriarkalarekin bukatzen laguntzen duten erlazioak batzuk ezartzen eta indarkeria matxista deuseztatzen. Guztiontzako justizia berdina garantizatzen dituzten erlazioak. Ustelkeriaren aurka borrokatzen duena, lapurtutakoaren itzulera exijitzen dituztenak. Eredu ekonomikoa birplanteatzen duen Konstituzio bat, hauxe langileen zerbitzura egon dadin, eta ez gutxiengo batzuen zerbitzura. Demokrazia parte-hartzaile eta solidarioa bat duena. Hori, Estatu Plurinazional batean, herrien Autodeterminazio eskubidea aitortzen duena. Ahalmen ekonomiko eta autonomia nahiko duten udalekin. Laikotasunaren alde apustu egiten duena, eta hortaz, Eliza eta Estatuaren arteko banaketarengatik, Konkordatuarekin bukatuz. Baita, estatu kargu guztiak hautatu ahal izateko aukera izanez, Monarkia edo Errepublikaren artean erabakitzeak suposatzen duena.

    Behean sinatzen dugunok “KONTITUZIO BERRI BATEN ALDEKO ASANBLADA” osatzen eta sortzen dugu, estatu maila osoan zehar helburu berbera dutenekin erlazionatzeko ideiarekin eta Nafarroako herri eta lantoki guztietan eztabaida bultzatzeko asmoarekin, mobilizazioa bultzatuz, langile-klaseak alternatiba hau bere egin dezan OGIA, ETXEA, LANA ETA DUINTASUNA bermatuko duen bakarra.

    Iruña, 2018ko urtarrilak 10