Comisiones Obreras de Navarra | 23 abril 2024.

1º Mayo 2024

Webgune berria, bultzada berria

    Lanaren errealitatetik gertu dagoen sindikatua da CCOO. Frankismoaren kontrako garaian jaio ginen, eta gaur egun bidezkoak diren borrokak eta jendearentzat eraginkorrak diren aurrera pausuak bultzatzen ditugu.

    15/01/2018.
    Nueva web

    Nueva web

    Zure lan-tokian arazorik izanez gero laguntza juridikoa eskaintzen dizugu, zuzendaritzaren aurrean ordezkatzen zaitugu, prekarietatea eta gehiegikeriak direla eta laguntzen zaitugu eta osasun laboralean eta eskubideetan formakuntza eskaintzen dugu. Gazteriarentzako baldintza duinen alde egiten dugu eta genero berdintasuna beharrezkoa dela uste dugu.

    Gure oinarria eta indarra 15.000 afiliatuak eta langileriaren interesak defendatzeko enpresetan hautatuak izan diren 1.500 ordezkariak dira.

    Konpromisozko begirada soziala duen sindikatua gara. Horrek gutxi dutenen baldintzetatik gertu egotea egiten gaitu. Horregatik bazterketa sozialen edota pobreziaren aurkako plataformetan gaude. Genero ezberdintasuna ekiditeko eta pentsio sistema orekatua izateko lan egiten dugu.

    Jakin badakigu lan-tokietan arazorik larrienak enpleguaren kalitatea, soldaten igoera eta behin-behinekotasuna direla. Gai horietan jo eta ke ari gara. Pena merezi duten borrokez beteriko etorkizuna dugu, eta esperientzia eta gaztetasuna dituen sindikatuak martxan dago. Gure ordua heldu da.